XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ERREPORTAIAAurten ere makina bat lagun hasiko zen unibertsitatean eta baita bestelako formakuntza ikasketetan ere.
Aretxabaletako HEZIBIDEn aurkitu ditugun datuen arabera, Ingeniaritza eta Enpresa-zientziak dira Aretxabaletako gazte gehienek aukeratu dituzten ikasketak.
Bestetik, Magisteritza, Zuzenbidea, Informatika eta Filologia ere arrakastatsuak dira atxabaltar gazteen artean.
Orain urte batzuk, Zuzenbidea, Medikuntza, Ingeniaritza... ziren jende gehientsuenen ahotan zebiltzan ikasketak.
Gaur egun, gizartearen behar eta eskariari erantzuteko ikasketa eta titulu berriak sortu dira.
Titulazio berri hauei esker espezializazio haundiagoa duten ikasketak eskaintzen dira; ikasleak bere
Gaur egun jende gehienak du goi mailako ikasketak egiteko aukera.
Baina honelako ikasketek gastu haundia suposatzen dute, are gehiago, ikasketa zentrua etxetik urrun gelditzen denean eta ikasleari ikastetxea dagoen lekuan gelditzea eskatzen dionean.
Gure inguruak, eskaintzen du goi mailako ikasketak burutzeko hainbat aukera.
Eskoriatzan Irakasle Eskola dago, Arrasaten Eskola Politeknikoa (Ingeniaritza), eta Oñatin ETEO, enpresa-zientziak ikasteko.
Bestetik, goi mailako irakaskuntza alorrean bada gure bailaran beste proiektu bat ere, Mondragon Unibertsitatea hain zuzen ere.
Mondragon Eskola Politeknikoa, Irakasle Eskola eta ETEO dira proiektu hau aurrera eramaten ari direnak.
Inguruko enpresek dituzten beharrak asetzea du helburu.
Atxabaltar asko dira inguruko eskaintza ikusita, etxe inguruan ikasten gelditzen direnak.
Iker Ugarte eta Mikel Mendiaratx esaterako ingeniaritza ikasten hasi dira aurten Arrasateko Eskola Politeknikoan.
Beraiei gehien gustatzen zaizkien arloak daudelako aukeratu dute, baina etxetik gertu egotea ere kontutan hartu dute.